Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitatea Helduentzako Unibertsitateko Hezkuntza Programen Elkarteko kide bihurtu da

Dokumentuaren akzioak

Deustuko Unibertsitatea Helduentzako Unibertsitateko Hezkuntza Programen Elkarteko kide bihurtu da

2011/11/17 - Unibertsitatea.net
Estatu-mailako Helduentzako Unibertsitateko Hezkuntza Programen Elkarteko (AEPUM) kide bihurtu da Deustuko Unibertsitatea, Aisiazko Ikaskuntzen Instituaren bidez.

AEPUM Elkartea helduentzako unibertsitateko hezkuntza programak eskaintzen dituen unibertsitate publiko, pribatu eta elkartez osatuta dago. Gaur egun, 41 unibertsitatek parte hartzen dute elkartean eta euren artean, Deustuko Unibertsitatea dago.

Deustuko Unibertsitatea 90. hamarkadan hasi zen helduentzako ikasketa programak eskaintzen Aisiazko Ikaskuntzen Instituaren bidez. Eskaintzaren helburua zen, ikaskuntza antolatua hurbiltzea edozein adin, esperientzia eta ikasketa zuen pertsonari. Horrela, helduak ikasketa unibertsitarioak gauzatzeko atea ireki zuten.

Deustuko Unibertsitateak hainbat gai hurreratu dizkie nagusiei azken urteotan: psikologia, etika, historia, literatura, komunikazio gaiak, zuzenbidea eta abar.  Orain, AEPUMen bidez eskaintza berriak lantzeko aukera izango du kideen esperientziak eta formatuak ezagutu ondoren.