Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitatea turismo adikorrarekin bat

Dokumentuaren akzioak

Deustuko Unibertsitatea turismo adikorrarekin bat

2015/10/19 - Unibertsitatea.net
PREDIF-ek, Deustuko Unibertsitateak eta Travel For All-ek turismo adikorra sustatzeko ikastaro bat antolatu dute.
Deustuko Unibertsitatea turismo adikorrarekin bat

Deustuko Unibertsitateko orrialdetik hartua

PREDIF-ek -Ezindu fisikoak dituztenei mota askotako ekintzak egiten errazteko Espainiako plataformak-, Deustuko Unibertsitateak eta Travel For All iniziatibak, turismo adikorra ezarri eta minusbaliotasunak dituzten bezeroak artatzeko ikastaro multzo bat antolatu dute. Urriaren 20 eta 21ean Bilbon emango da horietako ikastaro bat. 

Ikastaroa doakoa izango da eta turismoaren sektoreko ikasle zein langileak sentsibilizatzea, gai horren inguruan jakinaren gainean jartzea eta horretarako prestatzea izango du helburu. Ezinduentzako aisialdia eta bidaiatzea normalizatzea da, baita ere, lortu nahi den beste helburuetako bat. 

Bihar bertan emango zaio hasiera ikastaroari Bilboko Deustuko Unibertsitatean, eraikin zentralaren 153 gelan 14:30etan. Deustuko Unibertsitateko blog honetan aurkituko duzue beharrezko informazio guztia: Bloga.