Dokumentuaren akzioak
Desagertzear dauden hizkuntzen bila
Hizkuntza bat galtzen da 14 egunean behin eta 2100. urterako, gaur egun munduan hitz egiten diren 7.000 hizkuntzetatik erdiak geratuko dira. Hizkuntzen erabileraren desagerpena ekidin ezina da baina euren existentziaren konstantzia ustea gaur egun posible da. National Geographic eta Living Tongues Institute for Endagenred Languages batu dira galtzear dauden hizkuntza gutxituen pilaketa egiteko, horretarako teknologia berriez baliatu dira. Sarean kontsultagarri dagoen webgune berezi bat sortu dute, “Disappearing languages”. Hizkuntza bakoitzari ikerlariek desagertze arrisku maila bat ezarri diote eta bakoitzean sakon daiteke. Horrez gain, webgunean grabatu dituzten zenbait hizkuntza entzuteko atala ere prestatu dute, baita bertara egindako espedizioetako argazkiak eta bideoak ikusi ere. Hizkuntza horien artean; Siberiako “Tuvan” hizkuntza, Indiako “Ho” , Dee-Ni AEBak eta Kanadaren arteko mendebaldeko mugakoa, Matukar Panau hizkuntza Papua Ginea Berriko “Siletz”, Paraguayko “Chamacoco”, Indiako “Remo”, Peruko Amazonian dagoeneko desagertu den “Muniche” hizkuntza, Indiako “Sora”... besteak beste.
Hizkuntzak kultura definitzen du eta hizkuntza bat galtzean munduan bizikidetzen duen gizarte konkretu baten kulturaren zati bat galtzen da. Animali dokumentaletan argi ikusten da nola handiek txikiak jaten dituztela. Hizkuntzekin gauza bera gertatzen da. Masifikatuta dauden hizkuntzek minorizatuak zapaltzen dituzte. Proiektu honen intentzioa ez da zapalketa hori ekiditea, berez, ezinezkoa delako. Helburua, hizkuntza txiki horien konstantzia ustea da.