Dokumentuaren akzioak
Darwinen Eguna egingo dute otsailaren 12an, Bilbon
1809ko otsailaren 12an jaio zen Charles Darwin eta bere jaiotzaren 210. urteurrena ospatzeko Darwinen Eguna antolatu dute Kultura Zientifikoaren Katedrak eta Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak.
13. edizioa da aurtengoa eta hitzaldi bi antolatu dituzte: "Hizkuntzaren eboluzioa" eta "Suizidioa eta eboluzioaren teoria". Itziar Laka Mugarzak, UPV/EHUko Hizkuntzalaritzako katedradunak emango du lehenengoa eta Pablo Malo Ocejok, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko psikiatrak bigarrena.
Hitzaldiak, arratsaldeko 19.00etan hasiko dira Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera doakoa da baina aurrez gonbidapena eskuratu behar da liburutegian otsailaren 7tik aurrera: goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara (astelehenetik ostiralera).
Streaming bidez jarraitzeko aukera ere egongo da.
Iturria: Zientzia Kaiera.