Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Darwinen Eguna egingo da otsailaren 12an, Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Darwinen Eguna egingo da otsailaren 12an, Bilbon

2020/02/10 - Unibertsitatea.net
Aurtengoa 14. edizioa izango da eta bi hitzaldi emango dituzte, bata Itziar Garate Lopez astrofisikariak eta bestea, Luis Carlos Álvaro González neurologoak.

1809ko otsailaren 12an jaio zen Charles Darwin eta bere jaiotzaren 211. urteurrena ospatzeko, Darwinen Eguna antolatu dute Kultura Zientifikoaren Katedrak eta Zirkulu Eszeptikoak.

14. edizioa da aurtengoa Eguzki Sistema eta eboluzioaren teoria eta medikuntza izango ditu ardatz. Bi hitzaldi antolatu dituzte:

  • "Eguzki Sistemaren iragana, oraina eta etorkizuna" hitzaldia, Itziar Garate Lopez astrofisikariak emango du. La Lagunako Unibertsitatean Fisikan lizentziatua eta Zientzia, Teknologia eta Behaketa Espazialean doktoratua UPV/EHUn.
  • "Eboluzioaren Teoria eta medikuntza: baterako bideak". Luis Carlos Álvaro González neurologoa, Bilboko Basurtuko Ospitaleko medikua eta UPV/EHUko Neurozientzien Saileko irakaslea.

 

Hitzaldiak 19.00etan hasiko dira Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera doakoa den arren gonbidapena aurrez eskuratu behar da liburutegian (10:00-14:00 / 16:00-20:00).

Bertaratzerik ez duenak Streaming bidez jarraitzeko aukera izango du.
Iturria: Zientzia Kaiera.