Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea zabalik dago

Dokumentuaren akzioak

CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea zabalik dago

2019/10/09 - Unibertsitatea.net
(Zuzenketa: atzo argitaratu genuen irekita zegoela CAF-Elhuyar sariketan izena emateko epea. Elhuyarretik oraindik ere apur bat itxaron beharko dugula jakinarazi digute). Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa bultzatzea, saritzea eta aitortzea du helburu sariketak. 2020ko otsailaren 7ra arte aurkeztu daitezke lanak.
CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea zabalik dago

(Iturria: Pixabay. Irudia: Pixabay Lizentzia)

Zuzenketa: atzo argitaratu genuen irekita zegoela CAF-Elhuyar sariketan izena emateko epea. Elhuyarretik oraindik ere apur bat itxaron beharko dugula jakinarazi digute.

CAF-Elhuyar sariak  zientziaren eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea du helburu.

Zientziaren eta teknologiaren munduak gizartearekin lotzen dituen garraiobide gisa irudikatu nahi izan dute sariketa eta hortik sortu da aurtengo leloa: "Igo trenera!".

Lanak 2020ko otsailaren 7ra arte aurkeztu daitezke eta hauek dira sarituko diren kategoriak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuko dira: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2019an euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, edozein formatu eta generotakoak. 2.000 euro eta urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira eskuratuko ditu.
  • Zientzia Gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak, euskaraz sortuak. Proiektua gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza eskuratuko du irabazleak.


NEIKER sari berezia ere banatuko da aurten ere. Lehen sektoreari lotutako artikulu onena 2.000 euro sarituko da eta beste kategorietako sariekin bateragarria izango da.

Oinarriak eta gainerako informazioa: CAF-Elhuyar sariak gunean aurkituko duzu.