Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea otsailaren 7an bukatuko da

Dokumentuaren akzioak

CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea otsailaren 7an bukatuko da

2020/01/27 - Unibertsitatea.net
Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa bultzatzea, saritzea eta aitortzea du helburu sariketak.

CAF-Elhuyar sariak zientziaren eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea du helburu.

"Zubiri-zubiri" lelopean otsailaren 7ra arteko tartea dago lanak aurkezteko. Hauek dira sarituko diren kategoriak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuko dira: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eskuratuko du. Baita urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2019an euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, edozein formatu eta generotakoak. 2.000 euro eta urtebeteko harpidetza eskuratuko ditu Elhuyar aldizkarira.
  • Zientzia Gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak, euskaraz sortuak. Proiektua gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza eskuratuko du irabazleak.


NEIKER sari berezia banatuko da aurten ere. Lehen sektoreari lotutako artikulurik onena 2.000 eurorekin sarituko da eta beste kategorietako sariekin bateragarria izango da.

Oinarriak eta gainerako informazioa: CAF-Elhuyar sariak gunean aurkituko duzu.