Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-Elhuyar sariak banatu dituzte

Dokumentuaren akzioak

CAF-Elhuyar sariak banatu dituzte

2019/05/16 - Unibertsitatea.net
70 lan jaso dituzte guztira eta atzo Beasainen egindako ekitaldian eman zituzten irabazleak jakitera.
CAF-Elhuyar sariak banatu dituzte

Iturria: www.elhuyar.eus

Atzo banatu ziren CAF-Elhuyar sariak. Zientziaren eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea dute helburu.

Aurtengoa 25. edizioa izan da eta 70 lan jaso dituzte. Atzo Beasainen egindako ekitaldian jakinarazi zituzten irabazleak. Hona hemen:

 

Iaz Ander Gortazar Balerdik eta Jacek Markusiewiczek Zientzia Gizartean sorkuntza-beka jaso zuten eta atzoko ekitaldian Bastartak! proiektuaren emaitza erakutsi zuten.

Honez gain, Elhuyar Fundazioaren Patronatuak, Euskararen normalizazioan eta zientzia eta teknologiaren dibulgazioan nabarmendu diren pertsonak omentzen ditu. Aurten, Elhuyarren Merezimendu Saria Jesus Mari Txurruka Argarateri eman diote.

Zorionak guztioi!

Iturria: Elhuyar.