Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-Elhuyar sariak 2023: "Begiratu urrunera"

Dokumentuaren akzioak

CAF-Elhuyar sariak 2023: "Begiratu urrunera"

2022/10/25 - Unibertsitatea.net
Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa bultzatzea, saritzea eta aitortzea du helburu sariketak. 2023ko otsailaren 6ra arte aurkeztu daitezke lanak.

CAF-Elhuyar Sariak zientziaren eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea du helburu.

"Begiratu urrunera" izenpean antolatuko da sariketa eta lanak aurkezteko epea irekita dago 2023ko otsailaren 6ra arte. Hauek dira sarituko diren kategoriak:

  • Dibulgazio-artikuluak. Bi azpikategoriatan banatuko dira: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria, urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat jasoko du.
  • Zientzia-kazetaritza saria. 2022an euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, edozein formatu eta generotakoak. 2.000 euro, urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura eskuratuko ditu.
  • Sorkuntza-beka. Gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzeko beste modu batzuk lantzen dituzten proiektuak aurkeztuko dira, euskaraz sortuak. Proiektua gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditu.


NEIKER sari berezia banatuko da aurten ere. Lehen bi kategoriatako lanen artetik lehen-sektorearekin lotura duen lan onenari emango zaio saria. Irabazleak, 2.000 euroko saria, urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura eskuratuko ditu.

Oinarriak eta gainerako informazioa: CAF-Elhuyar Sariak gunean aurkituko duzu.