Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-Elhuyar 2021 sarietara aurkezteko epea ireki da

Dokumentuaren akzioak

CAF-Elhuyar 2021 sarietara aurkezteko epea ireki da

2020/10/02 - Unibertsitatea.net
Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa bultzatzea, saritzea eta aitortzea du helburu sariketak. 2021eko otsailaren 12ra arte aurkeztu daitezke lanak.

CAF-Elhuyar Sariak zientziaren eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea du helburu.

"Ezagutza da txertoa" izenpean antolatuko da sariketa eta lanak aurkezteko epea irekita dago 2021eko otsailaren 12ra arte. Hauek dira sarituko diren kategoriak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuko dira: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria, urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat jasoko du.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2020an euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, edozein formatu eta generotakoak. 2.000 euro, urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura eskuratuko ditu.
  • Zientzia gizartean sorkuntza-beka. Gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzeko beste modu batzuk lantzen dituzten proiektuak aurkeztuko dira, euskaraz sortuak. Proiektua gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditu. Bi beka banatuko dira aurtengo edizioan.


NEIKER sari berezia banatuko da aurten ere. Lehen bi kategoriatako lanen artetik lehen-sektorearekin lotura duen lan onenari emango zaio saria. Irabazleak, 2.000 euroko saria, urtebeteko harpidetza Elhuyar aldizkarira eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura eskuratuko ditu.

Oinarriak eta gainerako informazioa: CAF-Elhuyar sariak gunean aurkituko duzu.