Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian CAF-Elhuyar sariak banatu dituzte

Dokumentuaren akzioak

CAF-Elhuyar sariak banatu dituzte

2022/04/29 - Unibertsitatea.net
Elhuyarrek 50 urte betetzen ditu aurten eta ospakizunaren baitan antolatu dute CAF-Elhuyar sarien banaketa, Donostian.
CAF-Elhuyar sariak banatu dituzte

Argazkia: Iñigo Ibañez/Elhuyar

Asteon banatu dituzte CAF-Elhuyar sariak. Zientziaren eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea dute helburu.

50 urte betetzen ditu aurten Elhuyarrek eta sari banaketa antolatu dute ospakizun urtearen baitan. Ekitaldia, Donostian egin da, Tabakaleran, eta bertan jakinarazi dituzte irabazleak:

  • Zientzia-kazetaritzako saria: Geuria aldizkarian argitaratutako "Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak", Jon Villapun Arbide, Maider Ibañez Espinosa eta Jon Goikouria Larrabeiti.
  • Sorkuntza-beka: "Ostutako Paisaiak. Antropozenoaren aztarnak euskal kostaldean", Arantzazu Luzarraga Iturrioz.
  • Elhuyarren Merezimendu Saria Elhuyarren sortzaileek jaso dute: Iñaki Azkune Mendia, Felix Azpiroz Arrillaga, Juanjo Gabiña Carrera, Jesus Mari Goñi Zabala, Andoni Sagarna Izagirre eta Mikel Zalbide Elustondo.

 

Ekitaldian, gainera, aurreko urteko bi sorkuntza-beka sarituak aurkeztu dira: Itxaso Navarro Celestinoren "Sonata 00001011-Spam irudien soinu transdukzioen kontzertua" eta Ander Gortazar Balerdi eta Jacek Markusiewiczen "15 minutuko hiria, 45 minutuko lurraldea. Euskal kartografia garaikideak".

Iturria: CAF-Elhuyar.