Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Boluntariotza-programa deitu du udarako Urdaibai Bird Centerrek

Dokumentuaren akzioak

Boluntariotza-programa deitu du udarako Urdaibai Bird Centerrek

2022/06/02 - Unibertsitatea.net
Ekainaren 1etik irailaren 30era dira antolatu dituzten txandak. Izen-ematea ekainaren 10erako egin behar da.

Boluntarioek ingurumen-hezkuntzaren, ekoturismoaren eta ikerketaren arloan gaitasunak garatzea helburu duen boluntariotza programa deitu du Urdaibai Bird Centerrek.

Gehienez hiru boluntariok parte hartuko duten 4 txanda antolatu dituzte ekainaren 1etik irailararen 30era. Hauek izango dira beteko dituzten funtzioak:

  • Ingurumen-hezkuntza eta Urdaibaiko natura-baliabideen dibulgazioa.
  • Bisitariei informazioa eta arreta emateko jarduerak.
  • Padurako hegaztiak behatzeko eta interpretatzeko jarduerak.
  • Hegaztien jarraipen- eta monitorizazio-proiektuetan parte hartzea.
  • Habitataren kudeaketarekin lotutako proiektuetan parte hartzea.

 

Eskaera egiteko azken eguna ekainaren 10a izango da. Xehetasun guztiak: Urdaibai Bird Center.