Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Boluntariotza-programa deitu du udarako Urdaibai Bird Centerrek

Dokumentuaren akzioak

Boluntariotza-programa deitu du udarako Urdaibai Bird Centerrek

2021/05/06 - Unibertsitatea.net
Ekainaren 1etik irailaren 15era bitarteko 10 txanda proposatu dituzte.
Boluntariotza-programa deitu du udarako Urdaibai Bird Centerrek

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Boluntarioek ingurumen-hezkuntzaren, ekoturismoaren eta ikerketaren arloan gaitasunak garatzea helburu duen boluntariotza programa deitu du Urdaibai Bird Centerrek.

Gehienez hiru boluntariok parte hartuko duten 10 txanda antolatu dituzte ekainaren 1etik irailararen 15era eta hauek izango dira beteko dituzten funtzioak:

  • Ingurumen-hezkuntza eta Urdaibaiko natura-baliabideen dibulgazioa.
  • Bisitariei informazioa eta arreta emateko jarduerak.
  • Padurako hegaztiak behatzeko eta interpretatzeko jarduerak.
  • Hegaztien jarraipen- eta monitorizazio-proiektuetan parte hartzea.
  • Habitataren kudeaketarekin lotutako proiektuetan parte hartzea.

 

Eskaera egiteko azken eguna maiatzaren 20a izango da. Interesatuek eranskin hau bete behar dute.

Iturria: Urdaibai Bird Center.