Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Boluntariotza-programa deitu du udarako Urdaibai Bird Centerrek

Dokumentuaren akzioak

Boluntariotza-programa deitu du udarako Urdaibai Bird Centerrek

2020/07/03 - Unibertsitatea.net
Lau txanda antolatu dituzte uztailaren 15etik irailaren 15era.
Boluntariotza-programa deitu du udarako Urdaibai Bird Centerrek

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Boluntarioek ingurumen-hezkuntzaren, ekoturismoaren eta ikerketaren arloan gaitasunak garatzea helburu duen boluntariotza programa deitu du Urdaibai Bird Centerrek.

Gehienez hiru boluntariok parte hartuko duten 4 txanda antolatu dituzte uztailaren 15etik irailararen 15era eta hauek izango dira beteko dituzten funtzioak:

  • Ingurumen-hezkuntza eta Urdaibaiko natura-baliabideen dibulgazioa.
  • Bisitariei informazioa eta arreta emateko jarduerak.
  • Padurako hegaztiak behatzeko eta interpretatzeko jarduerak.
  • Hegaztien jarraipen- eta monitorizazio-proiektuetan parte hartzea.
  • Habitataren kudeaketarekin lotutako proiektuetan parte hartzea.

 

Eskaera egiteko azken eguna uztailaren 10a izango da. Interesatuek eranskina bete behar dute.

Iturria: Urdaibai Bird Center.