Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Blog berriak Unibertsitatea.net atarian

Dokumentuaren akzioak

Blog berriak Unibertsitatea.net atarian

2009/09/15 - Unibertsitatea.net

Unibertsitatea.net atariko blog komunitatea hazten doa eta azken hilabeteotan beste blog berri bik hasi dute bertan beraien ibilbidea.

"Blog honetan, "Testu-analisirako PERL erremintak" liburuko (UEU 2009) kasu praktikoak jarri ditugu. Liburuaren asmoa, konputagailu bidez testuak aztertu eta manipulatu nahi dituztenei abiapuntua eskaintzea da, horretarako PERL programazio-lengoaia erabiliz norberaren neurri eta beharretara egokitzen diren programak garatzeko. Kasu praktiko edo ariketa esanguratsuenak sarean jarri nahi izan ditugu,nahi duen orok jeitsi, probatu, aldatu... ditzan..."  "... bloga UEUren Aldiri arkitekturako hiruhilabetekariaren bertsio elektronikoa da. Bertan paperezko aldizkarian argitaratutako edukien laburpenak topatuko dituzu, arkitekturarekin erlazionatutako bestelako artikulu eta berriekin batera".