Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Blog berria atarian: Iratxe Pérez Urdialesen "PhD biziraule baten gogoetak"

Dokumentuaren akzioak

Blog berria atarian: Iratxe Pérez Urdialesen "PhD biziraule baten gogoetak"

2019/07/08 - Unibertsitatea.net
Doktoretza egiten pasatu dituen azken 4 urteetako gorabeherak, gogoetak eta sentsazioak isladatu nahi ditu blogean. Baita ikerketan jasotako informazioa zabaldu.

"PhD biziraule baten gogoetak", horixe da Iratxe Pérez Urdiales-ek atarian sortu duen blogaren izenburua.

Doktoretza egiten pasatu dituen azken 4 urteetako gorabeherak, gogoetak eta sentsazioak isladatu nahi ditu blogean. Baita ikerketan jasotako informazioa zabaldu.

Iratxe Pérez Urdiales Barakaldon jaio zen (1983) baina Bilbon bizi izan da beti. Erizaintza ikasketak egin zituen UPV/EHUn eta gero Gizarte eta kultura antropologia ikasketak Deustuko Unibertsitatean. Beranduago bi master egin zituen, Nazioarteko Kooperazioaren gaiari lotutakoa bata eta Feminismoa eta genero ikuspegiei buruzkoa bestea.

Osakidetzan Erizain moduan lanean aritutakoa da eta 2011n, praktika-beka batekin FAO Malawi-n egon zen 10 hilabetez lanean. 2013az geroztik, UPV/EHUren Leioako Erizaintza departamentuan egiten du lan. 2019ko apirilean defendatu du bere tesia: "Osasun sistemak immigranteen osasun eskubidea errespetatzen du? emakume immiganteen Euskadiko osasun zerbitzuetarako sarbidearen azterketa".

Txiotesian parte hartu zuen eta bere ikerketaz gehiago jakiteko egin genion elkarrizketa ere hemen duzu: "Osasun politikaren aldaketak etorkinen osasunean negatiboki eragin zuen eta kezka horrek eraman ninduen tesia egitera".

Ongi etorri Iratxe! Gustora jarraituko ditugu PhD biziraule baten gogoetak.