Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Blog berria atarian: Andoni Sagarnaren "Iparrorratza"

Dokumentuaren akzioak

Blog berria atarian: Andoni Sagarnaren "Iparrorratza"

2019/11/11 - Unibertsitatea.net
Hainbat eratako gaiak landuko ditu blogean: digitalizazioarekin lotutakoak (liburu elektronikoak, baliabide digitalak hezkuntzan, industrian, etab.) euskararen erabilera txukunaz, ingurumenarekin zerikusia duten gaiak (dieselaren kutsaduraz, papera birziklatzeaz, LED argiez, etab.)

"Iparrorratza", horixe da Andoni Sagarna Izagirreren blogaren izenburua.

Iparrorratza bloga 2010an sortu zuen "Ikaskuntza, jakintza eta teknologia" lelopean eta 2016 urtea arte 326 post argitaratu zituen. Bloglines-en sortu zuen bloga Sagarnak eta hura desagertu zenean blogger-era pasatu zuen. Hala ere, aldaketa horietan zenbait gauza galdu ere egin ziren eta segurtasun falta hori zela-eta argitaratzeari utzi zion.

Alabaina, Andoni Sagarnaren beraren hitzetan "Kepa Sarasola adiskideak bultzatuta, Unibertsitatea.net-era aldatu dut, berriro ekiteko asmoz. Hainbat eratako gaiak landu izan ditut: digitalizazioarekin lotutakoak (liburu elektronikoak, baliabide digitalak hezkuntzan, industrian, etab.) euskararen erabilera txukunaz, ingurumenarekin zerikusia duten gaiak (dieselaren kutsaduraz, papera birziklatzeaz, LED argiez, etab.). Aurrerantzean ere antzera jarraituko nuke."

Andoni Sagarna Izagirre (Donostia, 1947) ingeniaria eta euskaltzaina da. Goi-mailako industri ingeniaritza ikasi zuen elektrizitate-elektronika espezialitatean (Nafarroako Unibertsitatea)eta Letren doktoregoa eskuratu zuen lexikoaren modernizazioaz (finlandieraren, hebreeraren eta euskararen kasuak) egindako tesiarekin (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa).

Hemen blogean idatzi duen azkena: Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?.
Ongi etorri Andoni! Gustora jarraituko dugu Iparrorratza.