Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Blanca Urgell: "Plazera izango da zientzia anitzetako aditu gazteen ahotsak entzutea Gasteizen"

Dokumentuaren akzioak

Blanca Urgell: "Plazera izango da zientzia anitzetako aditu gazteen ahotsak entzutea Gasteizen"

2021/05/05 - Ikergazte
Ikergazte kongresuaren batzorde zientifikoko koordinatzaileetako bat dugu Blanca Urgell. Gasteiztarra izanik, kongresua bertan egiteak esan nahi duenaz ere hitz egin nahi izan dugu berarekin.

Ikergazte kongresuaren batzorde zientifikoko koordinatzaileetako bat dugu Blanca Urgell. Euskal filologian doktorea da eta UPV/EHUko Arabako kanpusean irakasle. Gasteiztarra izanik, kongresua bertan egiteak esan nahi duenaz ere hitz egin nahi izan dugu berarekin.

Zure ustez zein ekarpen egiten die IkerGaztek euskarari eta ikerkuntzari?

Ahalegin izugarria egin dugu euskara alor guztietan sar dadin. Halere, gaur egun curriculuma egitekotan gure ikertzaile gazteak ingelesez aurkezten eta argitaratzen ohitu behar dira nahitaez. Beraz, IkerGaztek aukera paregabea eskaintzen die euskaraz ere egin dezaten, euren egoera bertsuan dauden alor askotako gazteekin elkartu, elkar hauspotu eta elkarrekin aurrera egin dezaten.

Zer esan nahi du laugarren Ikergazte hau Gasteizen egiteak?

Plazera izango da zientzia anitzetako aditu gazteen ahotsak entzutea Gasteizen. Asko egin du euskarak azken 40 urteetan hemen, eta asko egin du honetan UPV/EHUren Arabako campusak. Oraingoan espero dut gure hiriak euskararen indarra ez ezik, ikertzaile gazteek Gasteiz euskalduna ezagutzeko aukera ere izatea.

Zer nabarmenduko zenuke?

Pandemiatik irten ezinik ari garen honetan, nabarmendu nahi nuke egitasmoa sasi guztien gainetik aurrera ateratzeko UEUren kemena; eta, aldi berean, ikertzaile gazteen aldetik jaso duten erantzun aparta. Izango ahal da IkerGazte 2021 tunelaren amaieran argia ikusteko unea!