Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bizkailaben aurkezpena, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko ekimen bateratua

Dokumentuaren akzioak

Bizkailaben aurkezpena, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko ekimen bateratua

2012/04/25 - unibertsitatea.net
Gaur Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok eta Deustuko Unibertsitateko errektore Jaime Oraák Bizkailaben aurkezpena egingo dute.

Bi erakundeak bateratu dira Bizkaiko egungo gizartearen eskaera eta beharrizanei aurre egin eta erantzuteko. Ekimenaren helburua unibertsitateari dagokion eta gizarterako interesgarria den zientzia, ezagutza eta ikerketa, lidergo politikoarekin eta erabakiak hartzearekin lotzea da.

Aurkezpena 11:30tan izango da Deustuko Unibertsitatearen liburutegiko Ellacuria gelan. Informazio saioaren barruan, Bizkailaben web orria aurkeztuko da, baita 2011n egindako lanak eta aurtengo urterako proiektuak ere.