Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bizkaiko jaurerriko eskribautzetan egiten zen lana ikertu du Nere Jone Intxaustegi jauregik

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko jaurerriko eskribautzetan egiten zen lana ikertu du Nere Jone Intxaustegi jauregik

2021/02/24 - Unibertsitatea.net
XVI. mendetik XVIII. mendera bitarteko eskribauen lanbidea, prestakuntza eta eginkizunak ikertu ditu doktorego-tesian.
Bizkaiko jaurerriko eskribautzetan egiten zen lana ikertu du Nere Jone Intxaustegi jauregik

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Nere Jone Intxaustegi Jauregi Historian eta Zuzenbidean lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea) eta UPNA/NUPen irakurri du bere doktoretza-tesia: “Bizkaiko jaurerriko eskribauak eta eskribautzak Aro Modernoan (XVI. mendetik XVIII.era)”.

Eskribauen lanbidea, prestakuntza eta eginkizunak ikertu ditu, eskribauak hobeki ezagutzeko eta gaur egungo notarioekin zituzten antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatzeko. Ez zegoen lanbideari buruzko ikerketa asko, eta eskribauak xehetasun handiagoz ezagutzeaz gain, artxiboetan gordeta zeuden idazki eta dokumentu asko argitara atera dituzte.

Zehatz-mehatz zenbat eskribau zeuden jakiterik ez dute izan baina asko ziren, izan ere, 1862ko Notarioen Legearen helburuetako bat, eskribau kopurua mugatzea zen. 

Irakurri jatorrizko albistea: UPNA/NUP.