Dokumentuaren akzioak
Bizkaiko golkoan mikroplastikoen presentziari buruz egindako ikerketak aztertu dituzte
Bizkaiko golkoan mikroplastikoen presentziari buruz egin diren ikerketa guztiak aztertu ditu UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Materialak+Ikerketa taldeak.
Mikroplastikoena ingurumen arazo gero eta kezkagarriagoa da eta Bizkaiko golkoa itsas zaborra pilatzen den eremua dela diote ikerlan batzuek. Argitaratu berri den ikerlanak "mikroplastikoen banaketa tenporal eta espaziala aldakorra dela egiaztatu du; aztertzeko hartutako ur eta jalkin laginen erdietan baino gehiagotan hauteman ditu mikroplastikoak".
Gehien aurkitu diren polimeroak munduan kontsumituenak diren plastiko materialak dira: polipropilenoa, polietilenoa, poliesterra eta poliestirenoa. Ikerketen emaitzetan, hainbeste zuntz agertzearen kausa, nagusiki, tamaina handiagoko objektuak zatikatzea izan daitekeela ikusi da. Hala ere, ikerlan desberdinak bateratzeak duen zailtasuna jarri dute ikertzaileek mahai gainean. Honek, itsas inguruneko mikroplastikoen jarraipena egitera bideratutako metodo estandarizatuak ezartzeko premia agerian jarri duela diote ikertzaileek.
Albiste osoa hemen: UPV/EHU.