Dokumentuaren akzioak
Bizkaibusen doako txartelak Leioako ikasleentzat
2010/02/22 - Unibertsitatea.net
Bizkaiko Foru Aldundiak 100.000€ko diru laguntza eman dio UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzari.
Laguntza hau garraio publikoa sustatzeko esleitu du. Hain zuzen Leioa-Erandio eremuan kokatutako ikastegiren bat duten unibertsitateko ikasleentzat Bizkaibus garraio txartelak erosteko.
Txartela pertsonala eta besterenezina da, ikasle txarteleko zenbaki bera izango du eta etxera bidaliko da.
Bizkaibusen zonaldearen arabera txartel kopuru desberdina jasoko du ikasleak:
- 1, 2 eta 3 zonaldeko ikasleek: 5€ko 3 txartel.
- 4 eta 5 zonaldeko ikasleek: 5€ko 5 txartel.