Dokumentuaren akzioak
Bizkaian jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko dirulaguntzak
Bizkaian jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko laguntzak deitu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.
Diruz lagunduko dira arkeologia-prospekzioak (ikusmen-prospekzioa, geofisikoa eta laginketen bidez egindakoa barne); arkeologia-zundaketa, -kontrol eta -indusketak; labar-artearen azterketa eta altxaeren azterketa estratigrafikoa. Halaber, laguntzak jaso ditzakete jarduera paleontologikoek eta ondasun edo gune arkeologiko edo paleontologikoei eragiten dieten beste batzuek. Proiektuak 2020ko ekitaldian garatu beharko dira.
Eskabideak uztailaren 13rako aurkeztu behar dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Ondarearen Zerbitzuaren bulegoetan (María Díaz de Haro kalea, 11.a, Bilbo) edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez (https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera) ere aurkeztu daitezke.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia.