Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bizkaian jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko dirulaguntzak

Dokumentuaren akzioak

Bizkaian jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko dirulaguntzak

2020/06/11 - Unibertsitatea.net
Deialdia Bizkaiko Foru Aldundiak egin du eta eskabideak ekainaren 23tik uztailaren 13ra aurkeztu behar dira.
Bizkaian jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko dirulaguntzak

Irudia: Bizkaia.eus

Bizkaian jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko laguntzak deitu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak.

Diruz lagunduko dira arkeologia-prospekzioak (ikusmen-prospekzioa, geofisikoa eta laginketen bidez egindakoa barne); arkeologia-zundaketa, -kontrol eta -indusketak; labar-artearen azterketa eta altxaeren azterketa estratigrafikoa. Halaber, laguntzak jaso ditzakete jarduera paleontologikoek eta ondasun edo gune arkeologiko edo paleontologikoei eragiten dieten beste batzuek. Proiektuak 2020ko ekitaldian garatu beharko dira.

Eskabideak ekainaren 23tik uztailaren 13ra  aurkeztu behar dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Ondarearen Zerbitzuaren bulegoetan (María Díaz de Haro kalea, 11.a,  Bilbo) edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez (https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera).

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia.