Dokumentuaren akzioak
Bizkaian jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko dirulaguntzak
Bizkaian jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko dirulaguntzak eskainiko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Ikertzaile partikularrei zuzendutako deialdia da eta aurkeztutako proiektuen helburua Bizkaiko aztarnategi edo monumentu arkeologikoak ezagutzea eta dokumentatzea izango da.
Diruz lagunduko dira prospekzio arkeologikoak/paleontologikoak, kontrol arkeologikoak eta zundaketa arkeologikoak/paleontologikoak, indusketa arkeologikoak/paleontologikoak eta azterlan arkeologikoak/paleontologikoak. Hauek 2019an eta Bizkaian garatu behar dira.
Eskabideak martxoaren 29tik apirilaren 17ra aurkeztu behar dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Ondarearen Zerbitzuaren bulegoetan (María Díaz de Haro kalea, 11.a, Bilbo) edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia.