Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bizkaia Zientzia Plaza jaialdia irailaren 18tik 25era egingo da

Dokumentuaren akzioak

Bizkaia Zientzia Plaza jaialdia irailaren 18tik 25era egingo da

2019/09/17 - Unibertsitatea.net
10 minutuko hitzaldiak, antzerki eta musika ikuskizunak, bakarrizketa-lehiaketak, dibulgazio-bideoak eta haurrei zuzendutako jarduera eta tailerrak antolatu dituzte.

Irailaren 18tik 25era Bizkaia Zientzia Plaza (BZP) jaialdia antolatuko da. Hirugarren edizioa da aurtengoa eta ezagutza zientifikoa transmititzea, gai zientifikoei buruz hitz egitea, zientzia ikasi eta zientziaz gozatzea du helburu.

Naukas Bilbao, Naukas Pro, Naukas Kids, Bidebarrieta Zientifikoa eta Ciencia Show ekitaldien barruan 10 minutuko hitzaldiak, antzerki eta musika ikuskizunak, bakarrizketa-lehiaketak, dibulgazio-bideoak eta haurrei zuzendutako jarduera eta tailerrak antolatu dituzte.

Izen handiko zientzialariek parte hartuko dute eta jardueretarako sarrerak doakoak eta irekiak dira. Ekitaldira joaterik ez duenak zuzenean ikusteko aukera izango du streaming bidez "Kosmos EITB" kanalean edo EiTBren "Nahieran".