Dokumentuaren akzioak
Biologia sintetikoa eta bizi artifiziala mintzagai
Ricard Solé Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko ICREA irakasle ikerlaria da, eta bertako Sistema Konplexuen Laborategiko zuzendaria da. Fisikan eta Biologian lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean (UB), Fisikan doktorea da Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan (UPC). Santa Fe Institutuko (Nuevo Mexico, AEB) kanpo irakaslea eta Sistema Complexuen Europar Erakundearen Batzordeko kidea da. Hainbat liburu kaleratu ditu. Azkena, 'Vidas sintéticas' (Tusquets, 2012).
Solé irakasleak hitzaldian honako gaia aztertuko du: biologia sintetikoa izeneko diziplina sortu berriari konputagailu bidezko simulazioaren garapena gainjartzen badiogu, egiazko iraultza baten aurrean gaude biziaren funtsa eta bere mugei hurbiltzeko moduari dagokionean. Are gehiago aurrekoari gehitzen badiogu portaeraren forma konplexuetara eboluzionatzeko gai diren makinen eraikuntza. Ildo horretan, Alan Turing-ek formulatutako galderek eta problemek garrantzi handia hartzen dute, eta galdera berrietara garamatzate.