Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian BiodiBERTSOAren 2. edizioa egingo da larunbatean

Dokumentuaren akzioak

BiodiBERTSOAren 2. edizioa egingo da larunbatean

2022/05/09 - Unibertsitatea.net
Zientzia eta bertsoa batzen dituen egitasmoa da eta Ekogunean egingo da, Hernanin.

Maiatzaren 14ean BiodiBERTSOAren 2. edizioa egingo da Hernaniko Ekogunean. Zientzia eta bertsolaritza batzen dituen egitasmoa da eta Maialen Lujanbio eta Unai Agirrek jarriko dute doinua, hizketarako gaia berriz, Aranzadik. 

Iaz egin zen lehenengoz egitasmoa eta Aranzadiko herpetologoak aritu ziren bertako anfibioak eta narrastiak bilatzen. Aurkitutako animaliei (ziraunak, sugegorriak, muskerrak, txantxikuak…) buruzko azalpen zientifikoak eman ziren eta azalpenei bertsoa jarri zieten bertsolariek.

Ekitaldia Ekogunean izango da, goizeko 10etan hasita. Sarrerak 5€tan daude eskuragarri hemen.

Iturria: Aranzadi Zientzia Elkartea.