Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bilgarrietarako material birziklagarriak diseinatu dituzte

Dokumentuaren akzioak

Bilgarrietarako material birziklagarriak diseinatu dituzte

2019/10/14 - Unibertsitatea.net
Plastikoaren arazoari aurre egiteko aurrerapauso bat da eta UPV/EHUko ikertzaileek diseinatu dute Coloradoko Estatu Unibertsitateko ikertzaileekin elkarlanean.
Bilgarrietarako material birziklagarriak diseinatu dituzte

(Iturria: Pixabay Lizentzia. Irudia: Pixabay)

UPV/EHUko Kimika Fakultateko eta Coloradoko Estatu Unibertsitateko ikertzaileek bilgarrietarako material birziklagarriak diseinatu dituzte.

Plastikoaren arazoa konpontzeko aurrerapauso bat da hau. Izan ere, plastikoak eguneroko bizitzarako ezinbesteko elementu bihurtu dira baina ezin da albo batera utzi dituen ondorio kaltegarriak.

Hori dela eta, bilgarriaren balio bizitza bukatuta kimikoki birziklagarria den materiala sortu dute. Ikertzaileen esanetan "material mota horren balio bizitza amaituta, kimikoki birzikla daiteke, eta jatorrizko monomeroa edo monomero berriak lor daitezke. Monomeroa berrerabili egin daiteke, materiala berriro sintetizatzeko. Hala, ez da hondakin plastikorik sortzen".

Jatorrizko edukia UPV/EHUn.