Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Leioan egongo da 2011an

Dokumentuaren akzioak

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Leioan egongo da 2011an

2010/02/19 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko Leioako campusak irudi berritua erakutsi nahi du 2011rako. Guztira 358.800 metro karratu eraberrituko dituzte eta 23.000 ikasle hartuko ditu bertan.

Hauetatik 12.422 metro karratu Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako eraikin berria egiteko erabiliko dira. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak 30 urtetik gora ditu eta urte hauetan ez dira behar izan diren eraberritze lan guztiak egin. 2011 amaierarako prest egongo da eraikin berria Leioako campusean eta 3.000 ikasle hartuko ditu.