Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bilboko Arte Ederren Museoko bildumari buruzko ikerketa eta euskal artearen azterketa sustatzeko bi beka

Dokumentuaren akzioak

Bilboko Arte Ederren Museoko bildumari buruzko ikerketa eta euskal artearen azterketa sustatzeko bi beka

2021/10/26 - Unibertsitatea.net
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak egiten dute deialdia eta eskariak azaroaren 22a baino lehen aurkeztu behar dira.
Bilboko Arte Ederren Museoko bildumari buruzko ikerketa eta euskal artearen azterketa sustatzeko bi beka

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Bilboko Arte Ederren Museoak eta BBK Fundazioak museoko bildumari buruzko ikerketa eta euskal artearen azterketa sustatzeko bi beka emateko deialdia egin dute.

Hileko 1.000 euroko diru-saria aurreikusten da eta beken iraupena urte betekoa izango da. Hala ere, ikerketak hala eskatzen badu luzatzeko aukera egongo da.

Eskaerak 2021eko azaroaren 22a baino lehen aurkeztu behar dira Bilboko Arte Ederren Musean bertan, aurrez aurre.

Deialdia hemen duzu bere osotasunean: BBK-Museoa Bekak- 2021-2022 (PDF).