Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bilboko Arte Ederren Museoko artelanak kontserbatzeko eta zaharberritzeko beka deialdia

Dokumentuaren akzioak

Bilboko Arte Ederren Museoko artelanak kontserbatzeko eta zaharberritzeko beka deialdia

2022/05/31 - Unibertsitatea.net
Bilboko Arte Ederren Museoak eta Iberdrola Fundazioak deitu dute eta bi beka eskainiko dira.

Bilboko Arte Ederren Museoak eta Iberdrola Fundazioak artelanak kontserbatzeko eta zaharberritzeko bi prestakuntza beka deitu dituzte.

Bekadunen zereginen artean egongo da museoaren bilduma kontserbatzeko eta zaharberritzeko tratamenduak egitea, lan horiek dokumentatzea, mailegu-proiektuetan eta aldi baterako erakusketetena parte hartzea edo ikerketa teknikoko lanak egitea.

Deialdira aurkezteko beharrezkoa da besteak beste Arte Ederretan diplomatua, lizentziatua edo graduatua izatea, kultura-ondasunak kontserbatzeko eta zaharberritzeko espezialitatearekin. Honez gain, ikasketa hauek 2015-2016 ikasturtetik (barne) aurrera amaitutakoak izan behar dira.

Bekak, irailaren 1ean hasiko dira eta hamar hilabeteko iraupena izango dute (beste 10 hilabetez luzatzeko aukerarekin).

Beka deialdian aurkezteko azken eguna ekainaren 10a izango da. Oinarriak kontsultatzeko jo hona: Iberdrola - Bilboko Arte Ederren Museoa Prestakuntza Bekak 2022-2023.