Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "BilBlogari" lehiaketa Bilboko gazteentzat

Dokumentuaren akzioak

"BilBlogari" lehiaketa Bilboko gazteentzat

2009/10/05 - Unibertsitatea.net

Nontzeberri kultura atariak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak gazteei zuzendutako blog lehiaketa antolatu dute: BilBlogari.

Bilbotarrei dago zuzenduta, 15 eta 30 urte bitartekoei, eta helburua da euskara, gazteak eta teknologia berrien uztarketa sustatzea.

Blog pertsonalak, taldeko blogak eta blog tematikoak aurkeztu daitezke eta hauetan euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, taldeko maila eta originaltasuna baloratuko dira.

Azaroaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

Informazio gehiago BilBlogari web gunean.