Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bihotzeko balbula mitralaren prolapsoan eragina duen hormona atzeman du Jaime Ibarrola Ulzurrun biokimikariak

Dokumentuaren akzioak

Bihotzeko balbula mitralaren prolapsoan eragina duen hormona atzeman du Jaime Ibarrola Ulzurrun biokimikariak

2019/11/14 - Unibertsitatea.net
Balbula mitralaren prolapsoak 176 milioi pertsonari eragiten die munduan. Gaur egun ez du tratamendu farmakologikorik, kirurgia da aukera bakarra.
Bihotzeko balbula mitralaren prolapsoan eragina duen hormona atzeman du Jaime Ibarrola Ulzurrun biokimikariak

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

Jaime Ibarrola Ulzurrun biokimikariak (Iruñea, 1991) bihotzeko balbula mitralaren prolapsoaren garapenean hormona batek duen eragina frogatu du lehenengoz. Baita hari aurre egiteko sendagai batzuen efektu onuragarriak.

Balbula mitralaren prolapsoak 176 milioi pertsonari eragiten die munduan. Gehienetan ez du bizitza arriskuan jartzen eta ez du tratamendurik behar. Hala ere, badago tratamendua behar duenik eta gaur egun ez dago tratamendu farmakologikorik, kirurgia da  aukera bakarra.

Ibarrolak, doktorego tesian egin du ikerketa eta gaixotasunean eragiten duen hormona atzeman du, baita kirurgiaren alternatiba izan daitezkeen farmakoak zeintzuk izan daitezkeen proposatu. Irakurri artikulu osoa hemen: UPNA/NUP.