Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bihar, otsailak 7, Interneteko segurtasunaren eguna izango da.

Dokumentuaren akzioak

Bihar, otsailak 7, Interneteko segurtasunaren eguna izango da.

2012/02/06 - Unibertsitatea.net
EHUk parte hartzen duen EU Kids Online proiektuak argitara eman duenez, Interneteko arriskuak ekiditeko eraginkorragoa da gurasoek umearen jardueretan parte hartze aktiboa izatea, mugak jartzea baino.

EU Kids Online proiektuak Internet eta teknologia berrien erabilera eta segurtasun ikertzen ditu. Hau da, Europako ume, gazte eta hauen gurasoek Internet eta honen segurtasunarekin duten harremana ikertzen ditu.

 

Interneteko Segurtasunaren eguna dela eta argitara eman duten txostenaren arabera, Interneteko arriskuak ekiditeko mugak jartzea baino umearen jardueretan gurasoek parte hartze aktiboa izatea eraginkorragoa da. Ondorio hau atera dute ikerlariek Europako 25 herrialdeetan egindako 25.000 inkestaren emaitzak aztertu ondoren.

 

Umea edo gaztea sarean dabilen bitartean, aita edo ama hurbil egotea, esperientzia berriak bizitzera animatzea, Interneti buruz hitz egitea... lagungarria da. Bestalde, Interneti mugak jartzeak arriskuak ekiditen laguntzen badu ere, umearen ikasteko, komunikatzeko, harremanak izateko eta dibertitzeko aukerak ere mugatzen ditu.

 

Ikerlarien arabera egoera ona da, gurasoen gehiengoak betetzen baitu goian gomendatutakoa, eta seme alaben Interneteko jardueran interesa baitauka. Gaztetxoek, gainera, positiboki baloratzen dute gurasoen interes hau.