Dokumentuaren akzioak
Gaur, azaroak 20, izango da #txiotesia4 lehiaketa
Laugarrenez egingo da GAUR, AZAROAK 20, "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa. Helburua ikertzaile euskaldunek egiten duten lana jendarteratzea eta hauei izen-abizenak jartzea da.
Lehiaketa Twitter bidez egingo da eta parte hartzaileek (2015/2018 urte bitartean tesia aurkeztu dutenek edota tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileek) beraien tesia 6 txiotan azaltzea lortu behar dute.
Goizeko 09.00etatik gaueko 21.00etara bitartean idatzi behar dira txioak eta hauek aldi batean edo tarteka bideratu daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan. Eta ez ahaztu:
- Parte hartzeko Twitter kontu publikoa izan behar da.
- Tesia 6 txiotan azaldu behar da eta beraz ez dira kontuan hartuko 6 txio baino gutxiago edo gehiago erabilitako ikertzaileen parte hartzeak.
- Tesia edozein hizkuntzatan landua izan daiteke baina lehiaketan euskara hutsean parte hartu behar da. Txioak euskaraz idatzi behar dira.
- Azaroaren 20an (asteartea) goizeko 09.00-21.00ak bitartean idatzi behar dira txioak. Txioak aldi batean edo tarteka bideratu daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan.
- Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, ... mezuaren aurretik jarrita.
- Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia4 traola.
- Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da.
- Azken mezuak tesiaren emaitza, ondorioa edo hipotesia plazaratu behar du.
- Tesiaren zati bati edo proiektu osoari buruz aritzeko aukera dago.
- Testu osagarria edo dokumentu atxikiak ezin dira esteka bidez bideratu.
- Aldiz, audioak, bideoak, irudiak edo bibliografia estekak gehituz eman daitezke.
Sariak Txiolari ulergarrienarentzat (500€) eta txiolari originalenarentzat (300€) izango dira.
Informazio guztia "Txiotesia" atalean duzu.