Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bideo-jokoen campusa ireki dute Zierbenan

Dokumentuaren akzioak

Bideo-jokoen campusa ireki dute Zierbenan

2011/10/03 - Unibertsitatea.net
Izaera honetako Europako lehenengo zentroa da Zierbenan sortu berri dutena. 4 urteko ikasketak izango dira eta ingeles hutsean emango dira.

Aisialdi digitalean espezializatutako Teknologia Zentroa da DigiPen. 1.700 ikaslek ikasten dute AEBetan, Singapurren eta Korean dituen campusetan eta orain, Europako lehenengo zentroa ireki dute Zierbenan.

Ikasketak gauzatu ahal izateko besteak beste batxilergoko matematiketan nota oso ona izatea eta eskuz egindako 20 bat lan aurkeztea eskatzen dute. Aurten 40 ikaslek hasiko dituzte ikasketak 15 irakasleren gidaritzapean. 4 urteko ikasketak izango dira eta ingeles hutsean emango dira.

2.500 metro koadroko campusa eraiki dute 60 egunetan eta asmoa da ondorengo urteetan 300 bat ikasle hartuko dituen ikasleen egoitza ere sortzea.