Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bibliotekonomia eta Dokumentazioko unibertsitate ikasleen I. Bilera

Dokumentuaren akzioak

Bibliotekonomia eta Dokumentazioko unibertsitate ikasleen I. Bilera

2011/12/05 - Unibertsitatea.net
Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak antolatuta, datorren abenduaren 20an, bibliotekonomia edo dokumentazio ikasketak egiten ari diren ikasleen lehen topagunea izango da Donostian.

Euskal Herrian ez dago unibertsitate mailako Bibliotekonomia ezta Dokumentazio ikasketarik. Izan ere, hainbat kanpoko unibertsitateetan ari dira ikasten ikasle euskaldunak. Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak ikasketa hauek garatzen ari diren ikasleek elkar ezagutu, kezkak plazaratu eta jakin-minak trukatzeko, ikasleen bilera-tailerra antolatu du abenduaren 20an, Donostian.

Topaketa, Euskal Herritik kanpo, hainbat unibertsitateetan Bibliotekonomia eta Dokumentazio Diplomatura edo Lizentziaturak egiten ari direnei zuzenduta dago. EHUko Informatika Fakultateko Mintegian ospatuko da abenduaren 20an, asteartea, arratsaldeko 16:00etan. Informazioa eta izen-ematea helbide honetan: joana.albret@gmail.com