Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 2 urte egiten ditu Unibertsitatea.net-ek!

Dokumentuaren akzioak

2 urte egiten ditu Unibertsitatea.net-ek!

2008/11/28 - Unibertsitatea.net
Unibertsitatea.net atariko zerbitzuak euskal komunitate unibertsitario guztiarentzat erabilgarri izateko diseinatu dira. Aurten hilean bataz beste 1.800 erabiltzaile bakar izan ditugu.

Urte bi dira Donostiako Zientziaren Kutxagunean "Bidaiatu Unibertsitatea.net unibertsoan" lelopean Unibertsitatea.net ataria kaleratu genuenetik.

Hainbat euskal eragileren babesa izan genuen orduan eta bi urte hauetan ere eman ditugun pasu guztietan ez zaizkigu jendearen ekarpenak, animoak eta babesa faltatu.

Unibertsitatea.net ataria euskal unibertsitate komunitarioaren bilgune izateko asmoarekin sortu zen eta hortik diseinatu eta sortu dira atal guztiak denok izan dezagun tokia bertan. Atariaren ibilbide labur honen emaitzekin pozik gaude, 2007an hilean bataz besteko 1.100 erabiltzaile izan genituen eta 2008an berriz, 1.800. Hauek atarian 3 minutu eta erdi egon izan dira gainera.

Urteko sasoi jakinetan gure zerbitzu batzuen erabilera areagotu egiten da: aurrematrikula sasoietan, azterketa garaietan... honexek dira atal erabilienak:

  • Zer, non ikasi Euskal Herriko unibertsitate guztietako graduko ikasketen gaineko informazio zabala ematen duen atala oso erabilia izaten da. Bertan, 8 unibertsitatek 55 ikastegitan zehar eskaintzen dituzten 185 titulazioren informazioa ematen da.
  • Ikasleen txokoaz jabetu dira guztiz ikasleak, eta horrela behar du! bertan dabiltza lan bila, alokairuko etxe bila... eta dagoeneko 320 iragarki jarri dituzte 9 hilabetetan!
  • Iparrorratza orientazio-zerbitzu jaio berria (2008ko otsaila) ere gogor ari da lanean eta dagoeneko 130 galderatik gora jaso ditugu gehienak publikoak eta kontsultatu nahi dituenarentzat eskuragarri. Galdera mota desberdinak izan ditugu: CSIko Grisom-en lana egiteko zein ikasketa den egokia, 1Formulan lan egiteko zein ikasketa egin behar den... Gainera Ikasketa-eta lanbide-orientabiderako I. Educaweb sariketan finalista geratu gara eta honek aurrera indartsu jarraitzeko bultzada eman digu.
  • Otarrea apunteen txokoan 130 bat dokumentu daude egun eta gainera ikasteko eta ikertzeko baliagarriak izango zaizkizun 5 ataletan banatutako 23 esteka aurkituko dituzu Erreminta-kutxan.

Gaurkotasunaren alorra lantzen duten hainbat alor ditugu gurean eta honela, 16 blogek osatutako erreferentziazko Blog komunitatea izatea lortu dugu gai anitzak landuz: Veleiatik hasi, IXA taldekoen blogetik jarraitu eta hileta zibilen gogoetaraino...  465 post-etik gora idatzi dituzte gure blogariek. Honez gain, unibertsitate alorra lantzen duten 424 berritik gora ere atarian ditugu eta baita 125 argazkitik gora dituen Argazki galeria.

Ideia eta proiektu berriak ditugu eskuartean... baina emango dizuegu aurrerago hauen berri

 

Zuei guztioi berriz ere, eskerrik asko!