Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bi eguzkidun planeta aurkitu du NASAk

Dokumentuaren akzioak

Bi eguzkidun planeta aurkitu du NASAk

2011/09/20 - Unibertsitatea.net
Kepler-16b izendatu dute eta haren masa eta tamaina kontuan hartuta Saturnoren antza du eta Lurretik 200 argi-urtetara dago.

NASAk 2009an orbitara bidali zuen Kepler teleskopioa. Harrez gero aurkikuntza ugari egin ditu eta azkena Kepler-16b deitu duten planeta izan da, bi eguzkidun planeta alegia.

Planetaren masa eta tamaina kontuan hartuta Saturnoren antza du eta Lurretik 200 argi-urtetara dago. Antzerako izaeradun beste dozena bat planeten berri bazuen NASAk baina Kepler-16b bakarra omen da. Izan ere, bere eguzkien paretik pasatzen den bakoitzean eklipseak gertatzen dira eta honek planeta aztertzeko aukera ematen du. Eklipse ugariek, gainera, bere bi izar txikien ezaugarriak aztertzea ere ahalbidetzen du.