Dokumentuaren akzioak
Bi beka Unescoren Pariseko egoitzan lan egiteko
2019/10/15 - Unibertsitatea.net
Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 22a izango da.
2019ko BBK-UNESCO Nazioartekotze Beken deialdia urriaren 22ra arte luzatuko dela jakinarazi dute BBK Fundazioak eta UNESCO Etxeak.
UNESCOren Pariseko egoitzan lan egiteko bi beka dira eskaintzen direnak: Finantza Kudeaketarako Bulegorako beka eta Barne ikuskapen zerbitzurako (Auditoretza) beka.
30 urtetik beherako bizkaitarrei zuzendutako bekak dira eta 6 hilabeteko iraupena izango dute, 2020ko urtarriletik ekainera. Interesik izanez gero hemen dituzu baldintzak: UNESCO etxea.