Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bi beka Bilboko Arte Ederren Museoko bildumari buruzko ikerketa eta euskal artearen azterketa sustatzeko

Dokumentuaren akzioak

Bi beka Bilboko Arte Ederren Museoko bildumari buruzko ikerketa eta euskal artearen azterketa sustatzeko

2019/10/01 - Unibertsitatea.net
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak egiten dute deialdia eta eskariak azaroaren 15erako aurkeztu behar dira.

BBK Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak museoko bildumari buruzko ikerketa eta euskal artearen azterketa sustatzeko bi beka emateko deialdia egin dute.

Europar Batasuneko herrialderen batean jaioak diren edo horietako batean ohiko bizilekua egiaztatua dutenei zuzendutako bekak dira, urtebeteko iraupena izango dutenak. Hala ere, epea luzatu egin daiteke ikerketak eskatzen badu eta hileko 1.000 euroko diru-saria aurreikusten da.

Eskaerak 2019ko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira. Deialdia hemen duzu bere osotasunean: BBK-Museoa Bekak- 2020-2022 deialdia.