Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bideo-artea sortzeko beken deialdia

Dokumentuaren akzioak

Bideo-artea sortzeko beken deialdia

2019/10/22 - Unibertsitatea.net
Abenduaren 5era arte dago irekita eskaerak aurkezteko epea. BBVA Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak egin dute deialdia.
Bideo-artea sortzeko beken deialdia

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Bideo-artea sustatzeko beketarako deialdia zabalik dago abenduaren 5era arte. BBVA fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarlanean antolatu dituzte Multibertso bekak.

Bekak bideo-artistei zuzenduta daude, proiektu originalak sortzeko eta gehienez urtebeteko epean gauzatzeko. Edizio honetan 10 beka emango dira, bakoitza 30.000 eurora artekoa. 

Iturria: Bilboko Arte Ederren Museoa.