Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa sustatzeko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa sustatzeko deialdia

2022/07/19 - Unibertsitatea.net

Bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko ikerketa deialdia egin dute Bertsozale Elkarteak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak.

Bertsolaritza izan behar da ikergai nagusia, baina, edozein jakintza alorretatik abiatuta: antropologia, robotika, hizkuntzalaritza...

Bi sari banatuko dira: Ikerketa Proiektu Saria eta GRAL Saria. Ikerketa Proiektu Saria urte betean egin beharko da eta 2.500 euroko diru-laguntza jasoko du ikertzaile irabazleak. GRAL Sarian, 2019/20, 2020/21 eta 2021/22 ikasturteetan defentsa egina duten Gradu Amaierako Lanak onartuko dira, eta irabazleak, 600€ko laguntza jasoko du.

Eskaerak egiteko azken eguna urriaren 18a izango da. Xehetasun guztiak hemen: Bertsozale Elkartea.