Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Berdintasunaren Diagnosia egingo dute Mondragon Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Berdintasunaren Diagnosia egingo dute Mondragon Unibertsitatean

2008/11/24 - Unibertsitatea.net
"Hezkuntza zentro bezala, guri dagokigu etorkizuneko kudeatzaileengan berdintasunezko kultura sustatzea".

Azaroan eta abenduan zehar Berdintasunaren Diagnosia gauzatuko dute Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultatean.

Berdintasunaren eremuan gutxienez hausnarketa bat bideratzeko beharra ikusi dute, besteak beste langile bezala lan aukeretan berdintasuna bermatzeko eta laneko eta etxeko bizitza uztartzeko baldintzak bultzatzeko. Izan ere "hezkuntza zentro bezala, guri dagokigu etorkizuneko kudeatzaileengan berdintasunezko kultura sustatzea".

Berdintasun Plana urtarrilerako prest egotea espero da.