Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Behin betiko 10 ikertzaile lanposturako deialdia egin du Ikerbasquek

Dokumentuaren akzioak

Behin betiko 10 ikertzaile lanposturako deialdia egin du Ikerbasquek

2021/05/13 - Unibertsitatea.net
Behin betiko lanpostuak izango dira eta irailaren 10era arte aurkeztu daitezke eskariak.

Ikerbasque-k, Zientziarako Euskal Fundazioak, epe luzean EAEn zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzendutako behin betiko 10 lanpostu eskainiko ditu. Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute, eta zehazki hauei dago zuzenduta:

  • Established Researchers: 8-12 urteko esperientzia duten ikertzaileak Research Associate gisa.
  • Senior Leading Researchers: Esperientzia zabalagoa duten ikertzaileak Research Professor bezala.

 

Irailaren 10era arte dago eskariak egiteko aukera. Xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu: Behin betiko lanpostuak 2021.