Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Behin betiko 10 ikertzaile lanpostu eskainiko ditu Ikerbasquek

Dokumentuaren akzioak

Behin betiko 10 ikertzaile lanpostu eskainiko ditu Ikerbasquek

2022/06/16 - Unibertsitatea.net
Irailaren 8ra arte aurkeztu daitezke eskariak.

Ikerbasque-k, Zientziarako Euskal Fundazioak, epe luzean EAEn zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzendutako behin betiko 10 lanpostu eskainiko ditu. Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute.

Irailaren 8ra arte dago eskariak egiteko aukera. Xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu: Behin betiko lanpostuak 2022.