Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Begi urdinen jatorria

Dokumentuaren akzioak

Begi urdinen jatorria

2008/02/29 - Unibertsitatea.net
OCA2, melanina ekoizten duen eta giza begiei kolore marroia ematen dien genea da.

Zientzilariak giza begien kolore urdina eragiten duen mutazioaren bila aritu dira emaitzarik gabe eta orain Kopenhageko talde batek aurkitu du erantzuna. Begi urdinen eragilea ez da OCA2 genea, baizik eta haren ondoan dagoen HERC2 genea. Honek, eten egiten du OCA2 genearen produkzioa eta orduan sortzen da begi urdina.