Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPV/EHUko Ikus-entzunezko ikasleek irabazi dute III. EikenBANK Saria

Dokumentuaren akzioak

UPV/EHUko Ikus-entzunezko ikasleek irabazi dute III. EikenBANK Saria

2010/06/30 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko 3 ikaslek irabazi dute III. EikenBANK lehiaketa: Erika Elizari, Beñat Gereka eta Alaitz Anabitarte.

Lehiaketaren helburua da profesionalki ikus-entzunezkoen arloan ari ez diren gazte sortzaileek dokumental, lehiaketa, telesail, film luze eta film laburretako proiektuak aurkeztea. Aurten, 67 lan aurkeztu dira.

ErrezEta ikasiz programak irabazi du aurten, bertan, gastronomia eta ikasle bizitza uztartzen dira. Sariak 3 atal izango ditu: 4.000 €, antzeko zenbatekoko lan beka bat eta Baleukok proiektua profesionalki ekoizteko aukera gero ETBn emateko.