Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Baxoaren ondotik zer? Nazio garapenerako giltzak" mahai-ingurua astelehenean Baionan

Dokumentuaren akzioak

"Baxoaren ondotik zer? Nazio garapenerako giltzak" mahai-ingurua astelehenean Baionan

2019/05/23 - Unibertsitatea.net
UEUk eta Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzak antolatu dute Ikergazte kongresuaren barruan.
"Baxoaren ondotik zer? Nazio garapenerako giltzak" mahai-ingurua astelehenean Baionan

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UEUk eta Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzak mahai-ingurua antolatu dute astelehenean Ikergazte kongresuaren barruan.

"Baxoaren ondotik zer? Nazio garapenerako giltzak" izenburupean hainbat galdera erantzuten saiatuko dira: Zer aukera dute Ipar Euskal Herriko ikasleek goi-mailako ikasketak egiteko? Zer zailtasun topatzen dituzte beren ibilbidea euskaraz egin nahi duten ikasleek? Zer nolako garrantzia du aditu euskaldunak edukitzeak nazio ikuspegitik?...

Hona hemen mahai-inguruan parte hartuko dutenak:

 

Maiatzak 27an izango da mahai-ingurua, arratsaldeko 18.00etan Baionako IKER Zentroko liburutegian (Gaztelu berrian). Sarrera irekia da baina ekitaldira joatekoa bazara idatzi komunikazioa@ueu.eus helbidera.

Iturria: UEU365